Maiatzaren 17an Psikologia Kalearen jardunaldietan parte hartu nuen. Antsietateari buruz hitz egin nuen, konkretuki antsietatea azterketen eta ikasketen aurrean agertzen dena.

Antsietatea emozio bat da, erreakzio normala eta osasuntsua ere. Gure organismoak mehatxu gisa interpretatzen duen egoera baten aurrean ematen duen erantzuna da.

Momentu desberdinetan ager daiteke: zirkunstantzia arriskutsuetan, egoera delikatuetan, azterketetan, jendaurrean hitz egin behar dugunean edota kezkatzen gaituzten egoeratan.

Ansiedad exámenes

Kontuan izan behar dugu antsietatea ez dela beti negatiboa izan behar, aktibazio maila orekatu bat lagungarria izan daiteke erantzun azkarrak behar dituzten egoeretan aktibatzea errazteko, mehatxu edo arriskuen aurrean erne egoteko eta errendimendua eta kontzentrazioa errazteko. Baina antsietate maila altuak, ostera, organismoan ondoezaren sentsazioa probokatzen du eta kontrolik gabeko egoeretara, blokeatzera edo modu desegokian erantzutera eraman gaitzake.

Zer egin dezakegu antsietate deseroso honekin?

Alde batetik arnasketa sakonak egiten ikasi behar dugu eta beste aldetik, gure sintometatik arreta aldatzen ikasi behar dugu.

Arnasketak

4-4-6 Teknika

Antsietatea dugunean gainazaleko arnasketa egiten dugu. Antsietatea jaisteko arnasketa sakona behar dugu. Arnasketa mota hau egiteko, lehenik eta behin jakin behar dugu non dagoen diafragma, organo hori puztu behar dugulako. Diafragma biriken eta bihotzaren azpian, bularra eta sabela bereitzen dituen muskulua da.

Teknika hau egiteko begiak itxi behar dira (edo puntu finko batera begiratu). Bizkarra ondo jarri aulkian. Oinak lurzoruarekin kontaktuan egon behar dute. Esku bat jarri bularrean eta bestea sabelean.

Lehenik 4 segundotan sudurretik arnasa hartu eta arreta jarri zure gorputzean diafragmara iritsi arte egiten duen ibilbideari.  Ondoren 4 segundo gorde  behar dugu airea pultsazioak jaisteko, eta azkenik 6 segundotan ahotik bota behar dugu airea nerbio sistema parasinpatikoa aktibatzeko. Kontuan izan pertsona bakoitzak biriketarako gaitasun desberdina duela eta, beraz, fase bakoitzeko denbora zure egoera partikularrera egokitu dezakezula. Adb: 4-7-8.

Arreta Aldatu

Antsietatea dugunean gure pentsamenduak negatiboak izaten dira, eta pentsamendu horiek susatzen du antsietatea, hau da, antsietatea gora doa. Hori ez gertatzeko gure arreta altdatzen ikasi behar dugu. Ez da erraza, baina saiatu dezakegu.

5 Zentzuko Teknika

Zauden lekuan bila ezazu:

  1. IKUSI ditzakezun 5 gauza
  2. IKUTU ditzakezun 4 gauza
  3. ENTZUN ditzakezun 3 gauza
  4. USAINDU ditzakezun 2 gauza
  5. DASTATU dezakezun gauza 1

Eta honaino Psikologia Kalean jardunaldietan eman nuen hitzaldiaren laburpena. Antsietatea kudeatzeko estrategiak ikasi nahi badituzu, gustora lan egingo dut zurekin batera.

Laguntza behar baduzu, eskatu.

Adriana Daza Pretel- Psicóloga

Adriana Daza Pretel

Psicóloga con experiencia en población infantil, adolescente y adulta.

No te pierdas ninguna de mis publicaciones

Published On: 8 de junio de 2024Categories: Adolescentes, Terapia y Formación

Artículos relacionados